Informe el coste de la crianza en 2022

Zenbat kostatzen
den haurrak
haztea Euskadin 2022

  

Seme bat edo alaba bat haztea poz-iturri da, baina ahalegina eskatzen du, eta kostu ugari dakartza. Etxean haurrak sartzen direnean, lehendik zeuden gastuak areagotu egiten dira, eta beste batzuk eransten zaizkie gastu horiei; aldi berean, bilakatu egiten dira horiek, hazkuntzako etapetan zehar: sehaska, haur-kotxea, pixoihalak eta biberoiak lehenik, ohea, eskolako materiala, garraioa gero, edota sakelako telefonoa….

Gastu horiei aurre egiteko arazoak dituzte Euskadiko familia askok; izan ere, Euskadin, haurren eta 14 urte artekoen % 13,7 mantentze-pobrezian bizi da, hau da, ez du behar adinako diru-sarrerarik beren oinarrizko beharrak asetzeko (PGEI, 2020).

Aldi berean, guraso izan nahi luketen asko atzera botatzen ditu haurrak hazteak berarekin dakarren gastuak, ezin diotelako aurre egin kostu handi horri. Horregatik, ugalkortasun-maila oso txikia da Euskadin: ugalkortasun-indizea emakumeko 1,2 jaiotzakoa da (Eustat, 2020).

Bi arazo horiek, neurri handi batean, haurren hazkundeak euskarri publiko nahikorik ez duelako gertatzen dira. Azkenaldian aldaketa nabarmen batzuk izan dira, batez ere pobrezia larrian dauden edo diru-sarrera gutxi dituzten familiei zuzendutako laguntza osagarrietan ardaztuta; baina, hori horrela izanik ere, Euskadiko eta estatuko administrazioek ez dituzte abian jarri EBko gainerako herrialdeetan daudenekin homologa daitezkeen hazkuntzarako laguntza-politikak, gure etorkizuneko inbertsio gisa ikusten dutenak auzi hori, haur eta nerabeen erabateko garapenaren eta haien gaitasunen aldeko apustua eginez eta kontuan hartuta funtsezko faktorea dela hori guztia, ekoizpen-sisteman esku hartu dezaten gerora eta, hortik abiatuta, norberaren eta gizarte osoaren ongizatea ziurta dadin.

Horregatik, eta aintzat hartuta esakune bat, hots, neurtzen ez dena ezin dela hobetu, Euskadin haurrak hazteak dakarren gastuaren kuantifikazio bat egin du Save the Childrenek etapaz etapa. Hala, 2018an egindako azterlana eguneratu dugu, hazkuntzarako beharrezkoak diren produktuen saskian eta horien prezioetan izandako aldaketetan oinarrituta; batez ere, kontuan hartuta ondasun eta zerbitzuak zenbat garestitu diren azken hilabeteotan –horietako batzuk funtsezkoak dira haurren eta nerabeen hazkuntzan–.

Informe el coste de la crianza en 2022

Jaitsi txostena

Testigantza

ZENBAT KOSTATZEN DEN HAURRAK HAZTEA EUSKADIN 2022AN?

Haziera-kostuaren kalkulua egiteko metodologia oinarrizko beharren aurrekontu bat egitean oinarritzen da, xede horretarako hainbat familia mota eta haurren etapak kontuan hartua. Hauek dira zehaztu ditugun beharrak:


  • Elikadura
    Gomendatutako
    dietaren kostua da, adin-tarte bakoitzari egokitutako
    kantitateetan.
     

  • Higienea
    Higienerako produktuen saskiaren kostua,
    etapa bakoitzeko haurren beharren arabera, hasi hasierako
    urteetako pixoihal eta paper-zapi bustietatik, eta nerabezaroko
    desodorante, krema, konpresa edota tanpoietara.
     
  •  Arropa eta oinetakoak 
    Adin bakoitzerako
    egokia den jantzi eta oinetakotan oinarrizko kopuru baten
    gastua zein izan daitekeen kalkulatu da.
     

  •  Hezkuntza
    Haur eta nerabe guztiak eskola publikoetara
    doazela jo da, kalkulu hauetarako. Kalkulatzerakoan, honako sorta hauek
    hartu dira kontuan: eskola-jantokia, ikasliburuak eta eskolako
    materiala.

  • Aisialdia eta jostailuak
    Kontuan hartu dugu jostailuen
    beharra gero eta handiagoa dela 0 urtetik 12ra bitartean. Adin
    horretatik aurrera, toki handiagoa hartzen dute aisiak eta
    teknologiako eta telefoniako produktuek.

  • Osasuna
    Familiek osasun-sistema publikoa erabiltzen dutela
    jo da. Hor sartzen ez diren beste kostu batzuk ere aintzat hartu
    dira, hala nola gomendatzen diren bi txerto, estaldurarik ez
    dutenak (errotabirusa eta B meningokokoa), odontologia eta
    botikak.

  • Altzariak eta tresneria
    Hasierako uneetan, beharrezkoak dira
    sehaskak edota haur-kotxeak, eta ondorengo urteetan, ohea,
    burukoak eta izarak, etab.

  • Etxebizitza
    Seme-alabarik ez izatetik seme-alabak izatera
    dagoen aldea kalkulatu da (gela bateko etxetik bi gela edo
    gehiagoko etxea izatera).

  • Etxebizitzaren gastu arruntak
    Zerbitzuen saski honetan
    aintzat hartu diren atalak honako hauekin daude lotuta: uraren
    kostuak, zaborren tasa, saneamendu-tasa, komunitate-gastuak,
    gasa eta argindarra.

  • Garraioa
    Probintziako hiriburu guztietan garraio publikoak
    duen prezioaren arabera kalkulatu da.

  • Kontziliazioa
    0-3 adin-tartean, aintzat hartu da haureskolaren
    kostua; eta 4 urtetik gorakoen kasuan, eskolaz
    kanpoko jardueren, udako jardueren eta beste zaintza batzuen
    kostua ere kontuan hartu da.
  • Aparteko gastuak
    Gainerako dimentsioetan sartu ez diren
    ezohiko gastuak, hala nola asteko ordainsaria, txangoak,
    urtebetetze-egunak, uste gabeko gastuak, etab.

HAZIERA-KOSTUA, ADINAREN ARABERA

Aldatuz doaz haur eta nerabeen beharrak, hazten doazen heinean, eta nabarmendu egiten da hori familien gastu ekonomikoan, aldatu egiten baita gastua urtez urte. Aldaketa horiek begien bistan jarri ahal izateko, haziera-kostua adin-tarteen arabera kalkulatu da, eta gastu arrunten ezaugarriak zehaztu dira: 0 urtetik 3ra, 4 urtetik 6ra, 7 urtetik 12ra eta 13 urtetik 17ra.

Gráfico 1_ euskera

ZERK DUEN PISURIK HANDIENA SASKIAN

0-3 adin-tartean, gasturik handiena kontziliazioaren atalekoa da, gastu guztiaren laurdena baino gehiago baitagokio. Partida horrek garrantzi izugarria du haurren estimulazio goiztiarrerako, eta gurasoei lan-munduan parte hartzeko bidea errazten die. Etxebizitzaren gastuarekin batera, kostuaren erdia dagokio lehen etapa honetan.

4 urtetik 6ra bitartean, hezkuntzak pisua hartzen du; hazieraren kostuaren bostena dagokio tarte horretan, eta gasturik handiena horixe izango da, 12 urte bitarteko etapan. Etapa honetan, oraindik etxebizitza da pisu handiena duten partidetan bigarrena, eta kontziliazioari guztizko kopuruaren seirena baino gehiago dagokio.

7 urtetik aurrera, elikaduraren partidak gero eta pisu handiagoa du, guztizko haziera-kostuaren seirena baino gehiago dagokio, eta haur eta nerabeen garapen fisikoari eragiten dio. Horixe izango da gasturik handiena azken etapan, ezohiko gastuen atalarekin batera.

Etxebizitzak haziera-gastuetan bigarren edo hirugarren tokia betetzen du etapa guztietan, eta pisu handiagoa du hasierako urteetan, adinean aurrera egin ahala pisua arintzen badoa ere, nahiz eta kostuak bere horretan eusten dion.

Hauek dira, adin-tarte bakoitzean, hileko hiru gastu nagusiak:

gráfico gastos por edades EUS

IRISTEN EZ DIRENAK

Handia da haur edo nerabe duintasunez hazteak dakarren kostua, eta ezinbestekoa da egoki garatzen dela bermatzeko. Hala ere, Euskadiko familien erdiak baino gehiagok ez dute diru-sarrera nahikorik haziera-kostuei erantzuteko, edo zailtasunak dituzte horretarako, eta zalantzan jartzen du horrek familia horietako seme-alaben ongizatea.

Gráfico 2 - euskera

Ia hogeita hamar mila familia daude (28.960) haziera-kostuari aurre egin ezin diotenak, ezta beren diru-sarrerak guztiak horretarako erabilita ere. Horrez gain, Euskadiko familien % 40k baino gehiagok —90 mila inguru (87.651) — zailtasunak dituzte kostu horri aurre egiteko, seme bat edo alaba bat hazteko kostuetarako beren diru-sarreren erdia baino gehiago behar dutelako.

GURE DOMENDIOAK

Hazieraren kostua, egiaz, inbertsio bat da, guztiontzat onuragarria dena eta guztioi dagokiguna. Haur eta nerabeen haziera eta garapena zuzentzen duen printzipio nagusia haren interes gorena da. Horregatik, agindu hori betetzeko beharrezkoak diren baliabide, zerbitzu eta baldintzak ziurtatzen laguntzeko ardura dute administrazio publikoek. Horretan oinarrituta, politika publikoetarako ondoren adierazitako proposamenak egin ditu Save the Childrenek, haurren hazierarako babes-maila egokiak lortu ahal izateko, arreta berezia jarrita egoera zaurgarrienean daudenengan:

Recomendación 1 EUS
Recomendación 2 EUS
Recomendación 3 EUS
Recomendación 4 EUS