Uztailaren 23an, eman zure botoa haurren alde

Save the Childrenek zenbait ekintza antolatu ditu estatua enblematiko batzuen ondoan, herritarrei haurren eta nerabeen beharretan pentsatuz bozkatu dezaten eskatzeko

Collage_Yo voto por la infancia_2

Ikus-entzunezko baliabideak:  https://labur.eus/jtQXU    

#NireBotoaHaurrenAlde kanpaina: www.savethechildren.es/yo-voto-por-la-infancia

Instagrameko bideoa: HEMEN

Madril/Bilbo, 2023ko uztailak 19 – Save the Children kalera atera da, herritarrei gogorarazteko zeinen garrantzitsua den igande honetan Euskadin ia 400 mila haur eta nerabeengan ere pentsatuz bozkatzea, haiek ezin baitute bozkatu (8 milioi estatuan). Aurrez, hainbat bilera izan ditu alderdi politikoekin, haurren eta nerabeen bizimodua hobetzeko bere funtsezko zortzi proposamenak helarazteko eta hurrengo legealdian haurrak eta nerabeak beren politiken erdigunean kokatu ditzaten eskatzeko. 

Haurren adierazgarri diren zenbait estatuaren ondoan, eta ‘Nire botoa, haurren alde’ kanpainaren zati gisa, deialdia zabaldu du: ‘Nik ez dut botorik, zuk bai. Nire botoa, haurren alde!’. Horren bidez, hauteskunde orokor hauetan haurren eta nerabeen aukera-berdintasuna ziurtatzeko eta haien eskubideak bermatzeko bozkatu dezagun lortu nahi dute.

Ezinbesteko neurrien artean daude, besteak beste, jantokiko bekak pobrezia-egoeran dauden familia guztiei zabaltzea, kostuei duintasunez erantzun ahal izateko haur eta nerabeen hazkuntzarako laguntzak ematea, osasun mentaleko espezializazioa eta plazak gehitzea, edo indarkeria-kasuren bat gertatzen denean, justizia egoera horretara egokitzea, horrela, aginte-makila batak zein besteak hartu, hurrengo legealdian haurrak eta nerabeak zinez politika publikoen erdigunean kokatu daitezen.

SAVE THE CHILDRENI BURUZ 

Mundu osoan haurren eskubideen aldeko borrokan lider lekua betetzen duen erakunde independentea da Save the Children. Duela 100 urte baino lehenagotik ari da lanean, haurrek bizirik jarrai dezaten, ikas dezaten eta babestuta bizi daitezen bermatzeko. Gaur egun, 115 herrialdetan baino gehiagotan ari da lanean, eta, Euskadin, duela 20 urte baino lehenagotik ari da, arlo politikoan eta sozialean jarduera ugari garatuz nahiz hezkuntzaren arloan babesa emanez eta aisialdiko jarduerak eskainiz, Bilbon, Barakaldon edo Gasteizen pobrezia edo bazterketa soziala jasateko arriskuan dauden 500 haurri baino gehiagori.

Estatuan, duela 30 urte baino lehenagotik ari da lanean, egoera ahulenetan dauden haurrei laguntzeko programetan, eta pobrezia-arriskuan edo gizartetik baztertuak izateko arriskuan dauden haurrekin batik bat. Espainian abian dituen programen bidez, arreta integrala eskaintzen zaie haurrei eta haien familiei, bizi duten egoera ekonomikoak edo gizarte-bazterketak ez diezaien eragotzi beren eskubideez gozatzea eta, aldi berean, beren gaitasunak ahalik eta gehien gara ditzaten.