Save the Childrenek bere txostena "Etxepe berean" aurkeztu du Barnahus ereduari buruz, Eukadi sexu- indarkeriaren biktima diren haur eta nerabeei arreta integrala eskaintzeko



- Euskadin bost haur eta nerabetik batek jasan dezake sexu-indarkeria, nazioartean egindako ikerketen arabera

- Sexu-indarkeriaren bi biktimatik bat adingabea da, Ministerioaren datuen arabera 



Txostena: Etxepe berean 

Komunikabideetarako baliabideak: Jornada - Euskadi hacia el modelo Barnahus - Centro de prensa - Save the Children España (smugmug.com)

Casas de los Niños - Centro de prensa - Save the Children España (smugmug.com) 

Gasteiz, 2021eko azaroaren 12a. Save the Children Euskadik Barnahus ereduari buruzko "Etxepe berean" txostena aurkeztuko du gaur Gasteizen, sexu-indarkeriaren biktima diren haur eta nerabeen eskubideak babesteko ematen den arreta hobetzeko. Dokumentuak ereduaren bideragarritasuna aztertzen du, gure erkidegoan, eta erakundeak euskal gizartean identifikatutako beharrei erantzuten die. 

Prentsaurrekoan honako hauek hartu dute parte: Beatriz Artolazabal, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak, 2022an Arabako hiriburuan egingo den programa pilotua azaltzeko; Save the Childreneko zuzendariak, Charo Arranz, “inplikatutako sail guztiek auzi honetan elkarrekin lan egiteko beharra” azpimarratu du, haur eta nerabeen interes gorena bermatzeko. 

Bragi Gudbrandsson Barnahus modeloaren fundatzailea eta Nazio Batuetako Haurren Eskubideen Batzordeko kideak ere parte hartu du, eta ereduak adingabeentzat dituen onurak nabarmendu nahi izan ditu: “Haurrentzat giro atsegina sortzean, mezu hau transmititzen ari gara: bere ahotsak benetan axola du, hori da benetan Barnahus ereduaren muina, haurrari entzutea”. Haurraren Eskubideei buruzko Konbentzioarekin lerrokatuta dago, haurrak duen oinarrizko eskubideetako bat bere iritzia ematea baita 

Egungo egoera Euskadin 

Sexu-indarkeria haurtzaroan jasaten den indarkeria-mota okerrenetako bat da. Euskadin, kalkulatzen da bost haur eta nerabetik batek sexu-indarkeria jasan ahal izan duela, eta horrek ondorio larriak dakartza haren garapenean. Hala ere, biktimak jasotzen duen arretak eta haren ingurukoek emandako erantzunak eta babesak, besteak beste, indarkeria horren eragina zehaztuko dute.

Gaur egun, arreta-zirkuitu nahasi bat eta haurren interes gorena bermatzen ez duen prozesu judizial bat daude. Euskadin, 600 sarrera-puntu baino gehiago daude haurren sexu-indarkeriako balizko kasuak artatu ditzaketenak; gainera, haurrak zortzi zerbitzu desberdin ere izan behar ditu, haientzat ezezagunak diren espazioetan koordinatuta ez daudenak, haien errekuperazioa zailduz. Gainera, errekuperazioa oztopatzeaz gain, kaltegarria da prozesu judizialerako, ez baita haren testigantza zaintzen eta kalte gehigarria eragiten baitzaio adingabeari, bigarren mailako biktimizazioa sortuz

Ezinbestekoa da talde, profesional, zerbitzu eta sistema horien guztien jarduna koordinatzea. Ahaleginak guztiak inplikatu behar ditu eta etengabea izan behar du. Ekimen partzialak edo ezegonkorrak ez dira eraginkorrak izango. Sistema osoaren erantzun koherentea, arina eta egokia ziurtatu behar da. 

Barnahus eredua edo “Haurren Etxea” 

Barnahus edo Islandiako Haurren Etxea sexu-indarkeria jasan duten haurrei arreta integrala emateko eredu eskandinaviarra da. Bertan, haurren sexu-indarkeria kasu batean esku hartzen duten sail guztiak koordinatzen dira eta teilatu berean lan egiten dute biktima den haurrari arreta emateko. Haurrentzako ingurune atsegina duen etxea da.

Katalunian, Estatu Batuetan eta Europan jada aplikatzen den eredu horrek bikoiztu egin du epaiketa eta kondena kopurua. 600 sarrera-puntuak ate bakar batera mugatzen dira, eta horren atzean profesional guztiak daude, leku berean. Ereduak haurra erdigunean jartzen du, haurrak lekuz aldatu beharrik izan ez dezan eta bere historia hainbestetan errepika ez dezan. Komisariara joan beharrean, Haurren Etxera joaten da haurra, eta bertan elkarrizketa forentsea egiten zaio. Elkarrizketa hori grabatu egiten da, eta kasuan parte hartzen duten aktore guztiek zirkuitu itxian ikusten dute, eta, epaiketa izanez gero, froga gisa erabiltzen da.

Bere eraginkortasuna ebidentzian oinarritzen da. Hainbat azterlanek adierazten dute, halaber, Barnahus delakoak esku-hartze judiziala arintzen eta atxilotze- eta epaiketa-kopurua handitzen laguntzen duela, eta herrialde batzuetan bikoiztu eta hirukoiztu ere egiten dela. Azterlan enpiriko ugarik erakutsi dute eredu horrek bigarren mailako biktimizazioa murrizten laguntzen duela eta haurrari, nerabeari eta haren familiari ematen zaien tratua hobetzen duela.

Barnahusak premia handia dira, baldin eta nahi badugu Euskadik Europako herrialde gehienen ildoari jarraitzea eta haur ahulenak babesteko aurrerapausoa ematea. EAEk hori gauzatzeko baliabide guztiak ditu, ez bailuke inbertsio handia ekarriko, dauden baliabideen banaketa baizik. Orain modu bereizian lan egiten duten profesionalak zentro berrietako lantaldeetako kide izango lirateke, eta guztiek batera lan egingo lukete.

Save the Children erakundeak Barnahusak Euskadin modu eraginkorrean eta iraunkorrean ezartzeko hainbat gomendio proposatzen ditu: 

  • Gure erkidegoan Barnahus bat gidatzen jarraitu behar da, Eusko Jaurlaritzako Gizarte Politiken arloarekin, eta inplikatutako administrazio eta erakunde autonomiko eta lurraldekoetako (Justizia, Gizarte Zerbitzuak, Segurtasuna eta Osasuna) ordezkariek osatuko dute, ebaluazio-prozesu jarraitu eta zorrotz baten pean. 
  • Inplikatutako administrazio guztien artean akordioa lortzea, erakundeen arteko koordinazioa hobetzeko. 
  • Barnahuak lurraldean ezartzeko ibilbide-orri bat diseinatzea. Lau, Barnahus eredua txertatzea etorkizuneko Haurrak eta Nerabeak Zaintzeko eta Babesteko Lege Autonomikoan, ondorengo erregelamendu-garapena eta haurtzaroan espezializatutako epaitegiak. 
  • Aldez aurretik eratutako proba modu erregularrean egiten laguntzeko proposamen guztiak babestea. 
  • Abokatuen elkargoetan haur eta nerabe biktimetan espezializatutako ofiziozko txanda bat sortzea, Barnahusetan abokatu espezializatu bat egongo dela ziurtatzeko. 
  • Europako PROMISE Barnahus sarean modu aktiboan integratzea eta parte hartzea, zientzia- eta lanbide-trukerako, eta nazioarteko aliantzak eta sareak eraikitzeko, lankidetzarako, trukerako eta etengabeko eguneratzerako.

Programa pilotua 

Artolazabal sailburuak xehetasunez azaldu du nola jokatu behar den adin txikikoekin sexu-abusua gertatzen bada. Azalpena ikastetxe batean kokatu du, non irakasleak biktima bat hauteman baitezake ikasleen artean. 

“Hiru urte baino gehiago luza daitekeen ziurgabetasun eta ondoezaren prozesu bat bizi dute, eta, denbora horretan, gutxienez zortzi pertsonarekin hitz egingo dute”, azaldu du sailburuak. “Barnahusen, biktimak pertsona gutxiagorekin partekatu beharko du bere istorioa, eta berehala izango du laguntza espezializatua. Egin beharreko bidea irakasleengan hasiko da, zuzendaritzari deituko dio eta honek Barnahus-era joko du eta familiari bertara joateko gomendatuko dio”, esan du. 

Programarekin bat egin ondoren, haurren biktimizazioan espezializatutako talde profesionalak lagunduko dio biktimari, besteak beste, psikologiako, medikuntzako eta poliziako taldeak. Aldi berean, familiak ere laguntza profesionala jasoko du prozesu osoan zehar, unean uneko informazio zehatza jasotzeaz gain. 

Bere adinera egokitutako elkarrizketa-gela batean, talde psikosozial judizialak biktima elkarrizketatuko du. Noranzko bakarreko ispilu baten bidez, epaileak, fiskalak, ikertutako pertsonak eta haien defentsak elkarrizketara joango dira, eta elkarrizketa hori aurrez eratutako proba gisa grabatuko da. Ondoren, epaimahaiaren aurrean erreproduzituko da, froga gisa. Eta, auzitegiak hala erabakitzen badu ez du ikustaldi judizialera joan beharrik izango.  

“Euskadik horrela jarraitzen du, herrialde kopuru aurreratu eta txiki batekin batera, Nazio Batuen eta Europako Kontseiluaren gomendioarekin”, adierazi du sailburuak, eta Euskadin Barnahusen diseinuak gutxi gorabehera bi urteko lana behar duela esan du. Artolazabalek azaldu duenez, eredua etengabe ebaluatuko da, eta, horren barruan, estalduraren, prozesuaren, emaitzen eta eraginaren azterketa, biktimen eta haien familien gogobetetze-maila eta ereduaren kalitate-estandarrak betetzea sartuko dira. 

"Euskadi Barnahus eredurantz: sexu- abusuen biktima diren haur eta nerabeei zuzendutako arreta integrala" jardunaldia 

Bai programa pilotua, bai txostena, "Etxepe berean", gaur Gasteizko Artium Museoan egin den "Euskadi Barnahus eredurantz: sexu- abusuen biktima diren haur eta nerabeei zuzendutako arreta integrala" izeneko jardunaldian garatu da, Save the Children eta Eusko Jaurlaritzak antolatuta. 

Bertan, txostena egiten lagundu duten hainbat adituk parte hartu dute: izendatutako Bragi Gudbrandsson jauna, Haurren Eskubideen Nazio Batuen Batzordeko kidea, Iñasi Arruabarrena, EHUko ikertzailea eta Iñaki Subijana EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko presidentea, besteak beste. 

Save the Childreni buruz  

Mundu osoan haurren eskubideen aldeko borrokan lider lekua betetzen duen erakunde independentea da Save the Children. Duela 100 urte baino lehenagotik ari da lanean, haurrek bizirik jarrai dezaten, ikas dezaten eta babestuta bizi daitezen. Gaur egun, 120 herrialdetan baino gehiagotan ari da lanean, eta, Euskadin, duela 15 urte baino lehenagotik ari da, hezkuntzaren arloan babesa emanez eta aisialdiko jarduerak eskainiz, Bilbon, Barakaldon edo Gasteizen pobrezia edo bazterketa soziala jasateko arriskuan dauden 500 haurri baino gehiagori. 

Espainian, duela 20 urtetik baino gehiagotik ari da lanean, haur ahulenak artatzeko programekin, pobrezia edo gizarte-bazterketa jasateko arriskuan dauden haurrak ardatz hartuta. Espainian dituzten programen bidez, arreta integrala eskaintzen diete haurrei eta haien familiei, haurrek bizi duten egoera ekonomikoak edo gizarte-bazterketako egoerak ez diezaien eragotzi beren eskubideez erabat gozatzea eta beren gaitasun mailarik handiena lortu ahal izatea.