Andres Conde ordezten du, Save the Children Nazioarteko Zuzendaritza Batzordeko kide izango baita
Argazkia eta bideoa : https://stces.me/4ipUnXp

Bilbo, 2025eko martxoaren 6a – Isla Ramos izango da martxotik aurrera Save the Children Españaren zuzendari nagusi berria, orain arteko zuzendari nagusia, hots, Andres Conde, Nazioarteko Zuzendaritza Batzordeko kide izatera igaro ondoren. Ramos erakundearen zuzendariorde lanetan aritu izan da azken sei urteotan, eta erakundearen plangintzaren, lurralde-antolaketaren hala nola estrategiaren zein eraldaketa digitalaren arduradun izan da, erakundeak testuinguru global aldakor bateko erronkei aurre egiteko prestatzeaz gain. 400 kide baino gehiagoko profesional talde bat zuzenduko du bere kargu berrian, eta haur kalteberenen arazoei buruz duen eskarmentu eta ezagutza sakona haurrentzako babesa bermatzera eta etorkizunean aukerak izan ditzaten beharrezko aldaketak lortzera zuzenduko du.
Andres Conde, berriz, Save the Childrenen Nazioarteko Zuzendaritza Batzordeko kide izango da hemendik aurrera, Baliabideen Mobilizazioa eta Komunikazioa saileko zuzendari exekutibo gisa. Erantzukizun global berri horretan, komunikazio-estrategiaren eta baliabideak mobilizatzeko gaitasunak indartzeko arduradun gorena izango da, eraldaketa sakonak eta haurrentzako munduan erronkak handitzen ari diren testuinguru batean finantza-iraunkortasuna ziurtatzeko asmoz.
Andres Condek 10 urte zeramatzan Save the Children Españaren buruan. Aldi horretan, areagotu egin da erakundeak eragin publikoan duen garrantzia, urrats garrantzitsuak lortuz haurtzaroarentzako politiketan eta berrikuntzak ezarriz gizarte-programetan.
“Harro egotekoa da Andres horren funtsezko eginkizuna zuzentzera igarotzea gure misioa munduan zabaltzeko”, dio Pilar Kaltzada Save the Children Españako presidenteak. “Haurrek Espainian behar duten aldaketen alde lanean jarraituko dugu Isla Ramosen zorroztasun, begirada estrategiko eta lidergo eraldatzailearekin. Haren ikuspegia eta lana funtsezkoak izan dira erakundeak bere helburuak lortzeko hobeto prestatuta egon dadin behar zituen aldaketei heltzeko, eta ziur nago hoberena iristeko dagoela oraindik”, esan du.
“Ohore bat izan da Andres ondoan lan egitea eta zerizanezko hainbat aldaketa lortzea, LOPIVIren onarpena, esaterako, Espainian haurrak indarkeriatik babesteko lehen legea dena, baina baita Europako lehena ere”, adierazi du Isla Ramosek. “Urte hauetan erakutsi izan duen konpromisoa da nire ikasketa eta nire inspirazioa erakundea erantzukizun gorenaz gidatzeko. Haurrak izugarrizko erronkei aurre egin beharrean dira munduan, eta gure misioa inoiz baino beharrezkoagoa da. Nire lehentasuna Save the Children haurren ahotsa izaten jarraitzea izango da, helburu hori lortzeko behar dituzten aldaketak eraginez etengabeko berrikuntzaz lagunduta”.
Isla Ramosek teknologiaren sektorean garatu izan du bere ibilbidea, besteak beste, IBMn eta Lenovon. Espainia eta Portugaleko Lenovoren zuzendari nagusia izan zen 2008ra arte, eta, ondoren, hainbat kargu bete zituen nazioarte mailan, Europa, Ekialde Ertaina eta Afrikako Zuzendaritza Batzordeko kide izanez. Negozioaren eraldaketa eta nazioarteko kudeaketa alorretan espezializatuta dago, eta Enpresa Zientzietan lizentziatua da Unibertsitate Konplutentsean eta MBAn lizentziatua ESADEn.