Ingurune digitalean haurrek eta nerabeek sufritzen duten indarkeriaren azterketa
Gaur egun, ez dugu ulertzen mundua teknologiarik eta Internetik gabe. Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak (aurrerantzean, IKTak) gure bizitzetako zati dira, eta, poliki-poliki, mundu fisikoa eta birtuala banatzen dituen lerroa desagertuz doa. Haurren kasuan, gero eta lehenago hasten dira erabiltzen, 7 urte ingururekin.
Helduok Internetera jotzen badugu etengabe, nola eskatuko diegu haurrei eta nerabeei gauza bera ez egiteko?
IKTen onurak ugariak dira; hala ere, dituen arriskuez kontziente izan behar dugu, eta modu seguru eta arduratsuan erabili behar ditugu. Internet erabiltzeko orduan arretaz jokatzen erakutsiko dien hezkuntzaren bidez, egoera arriskutsuak saihets ditzakegu, egoera horiek hauteman egin ditzakegu, eta indarkeria ekar dezaketen egoeren aurrean joka dezakegu.
Haurrak ahaldundu behar ditugu, hezkuntza positiboa eta aurreiritzirik gabea eskainiz eta Internet nola erabili behar duten erakutsiz, askatasunez erabil dezaten. ‘Indarkeri Birala’ txostenean, haurrek teknologiak eta gailu elektronikoak erabiltzerakoan aurre egin beharko dieten sareko indarkeria motak landuko ditugu. Halaber, arazoari bere osotasunean helduko diogu, eta egon daitezkeen arrisku-faktoreak eta indarkeria hori jasatearen ondorioak aztertuko ditugu; azkenik, gazteei, familiei eta profesionalei zuzendutako gomendioak egingo ditugu, haurren kontrako indarkeriaren aurkako borrokan guztiok bat egin dezagun.
Jaitsi Indarkeri birala, Ingurune digitalean haurrek eta nerabeek sufritzen duten indarkeriaren azterketa: