Gainditu dezagun erabat ohiko bihurtu den haurren pobrezia. Euskadi eranskina

Berreraikuntzarako politika publikoen proposamenak haurren ikuspegitik.

2020ko martxoaren 14an alarma-egoera deklaratu zenetik iragan diren hamabi hilabeteak gure historia hurbileko zailenak izan dira. Pandemiak osasunean eragin dituen triskantzez gain, eta kontuan hartuta, betiere, adierazpide gordinena utzi dituen hildakoak izan direla, COVID-19ak eragin suntsitzaileak ekarri dizkio ekonomiari ere.

Epidemiologikoki pandemiaren eragin larrienak jasan ez dituzten arren, haurrak eta nerabeak bihurtu daitezke pandemiaren biktima nagusiak, ikuspegi sozialetik. Beren ardurapean adingabeak dituzten familietan (pobreziaarrisku handiena pairatzen dutenak) diru-sarrerak eteteak eta, horrekin batera, prestakuntza-prozesuak egiteko zailtasunek nahiz estres-egoerak, ziurgabetasunak edota etxe askotako indarkeriak arriskuan jarri dituzte haurren duintasuna, ongizatea eta izan dezaketen garapena.

Txostenari egin zaion eranskin honek azterketa puntual bat egiten du, bai Euskadin krisi ekonomiko eta sozial honen eraginak arintzeko euskal erakundeek ezarritako neurriez eta bai egoera zaurgarrian dauden familietako haur eta nerabeen bizitzari eta ongizateari buruz, pandemia hasi eta urtebetera. Neurri horien jarraipena egitea du helburu, bai eta konparazioak egitea eta gogoeta eta eztabaida sustatzea ere, haurren eta nerabeen bizitza hobetuko duten ekintzak gararazteko.

Jaitsi eranskina Gainditu dezagun erabat ohiko bihurtu den haurren pobrezia. Euskadi eranskina:

JAITSI