Seme-alabak dituzten etxeetako pobrezia-egoeraren azterketa euskadin
Euskadin, pobrezia ez da berdin banatzen gizartean, pobrezia pairatzeko aukera areagotzen duten inguruabarrak edo egoerak baitaude; seme-alabak izatea da horietako bat. Helduak soilik bizi diren etxeetan, haurrik gabe, askoz ere probabilitate txikiagoa dute pobrezia pairatzeko. Aitzitik, haurren ardura heldu bakar batek duen kasuetan, eta heldua emakumea bada, bereziki, pobrezia pairatzeko probabilitatea askoz ere handiagoa da. Haurrak izateaz gain, pobreziarekin lotura estuagoa duten beste egoera batzuk ere badaude, hala nola hezkuntza-maila baxua izatea, langabezian egotea edo atzerritarra izatea. Faktore horiek hainbat modutan agertzen dira familietan.
Save the Childrenen jakin nahi izan dugu nola konbinatzen diren faktore horiek seme-alabak hazten ari diren etxeetan, nolakoak diren familia horiek, non eta nola bizi diren, pobrezia-arriskuaren faktoreak nola eragiten dieten, edo zein faktorek babesten dituzten.
Euskadin, haurren pobrezia-maila altuak murrizteko programa eta politika egokiak diseinatu nahi baldin baditugu, beharrezkoa da ezagutzea zein diren familia horien ezaugarriak, nolakoak diren eta nola bizi diren, hala, politikak familia horien ezaugarri zehatzen arabera egokitzeko.
Horretarako, pobrezia-egoeran dauden familietako profil estatistiko bat egin dugu `Familiak arriskuan, seme-alabak dituzten etxeetako pobrezia-egoeraren azterketa´ txostena, euskadiko eranskinean,
Euskadiko eranskina jaitsi: