Eusko Legebiltzarrak Haurren eta Nerabeen Legea onartu du: Save the Childrenen ustez aurrerapauso garrantzitsua eman da haurren eta nerabeen eskubideak bermatzeko.

Ley de Infancias y Adolescencia

 

  • Lege hau haurren eta nerabeen eskubideen funtsezko garapena da, eta autonomia-erkidegoetako eta estatuko legeen abangordian kokatzen duten lege-aurrerapenak eta berrikuntzak ditu.
  • Lege honek Euskadiko haur eta nerabeen eskubideak babes osoko ikuspegitik benetan bermatzeko, funtsezkoa da hemendik aurrera eregelamendu eta aurrekontu garapen egokia izatea.

Bilbon, 2024ko otsailaren 15ean. Eusko Legebiltzarrak Haur eta Nerabeen Euskal Lege berria adostasun maila handiarekin onartu du ostegun honetan. Save the Childrenen aburuz, lege hau apustu argia egiten du Euskadiko haurren eta nerabeen eskubideak bermatzearen alde, eta konpromiso batzuk hartzen ditu haiek sustatu, zaindu, prebenitu eta babesteko, ikuspegi integral eta zeharkako batetik.

“Lege honek eskubideen titular gisa aitortzen ditu adingabeak, eta ez soilik babes-subjektu gisa, eta haurren eta nerabeen tratu ona eta interes gorena epizentroan jartzen ditu, eragiten dieten erabaki eta politika guztietan, haien ongizatea eta garapen integrala bermatuz”, nabarmendu du Charo Arranz, Euskadiko Save the Childreneko zuzendariak.

Lege honek autonomia-erkidegoetako eta Estatuko legerien abangordian kokatzen duten legeetan aurrerapenak eta berrikuntzak dakartza. Save the Childrenen iritziz, alderdi positibo nagusien artean, hauek nabarmentzen dira: sustapenari (babes-faktoreak indartzeko) eta prebentzioari ematen zaien lehentasuna, adingabeen bigarren mailako biktimizazioa sahiesteko esparru judizialean hartzen diren neurriak, sexu-indarkeriaren biktima diren adingabeei laguntzeko Barnahus ereduaren printzipioak hartzea edo tratu egokirako, ingurune seguruetan bizitzeko eta ingurumen osasungarria izateko eskubideak aitortzea.

Gainera, Haurraren Eskubideen Batzordeak haurren interes gorena zehazteari buruz emandako gomendioak gehitu dira eta ebaluazio formala egiteko orduan berme gehiago eman dira. Profesionalen prestakuntzari, datuak biltzeari eta aztertzeari edo administrazio barruko eta administrazioen arteko lankidetzari buruzko neurrien garapena ere oso alderdi positiboak dira.

Save the Childrenen ustez, lorpen horeik guztiak egin arren, beharrezkoa da alderdi batzuk lantzen jarraitzea. Horien artean, hazkuntzari laguntzeko politika unibertsalak garatzea. Politika horiek, gainera, egitaratu egin behar dira pobrezian eta egoera ahulen dauden haurrak kanpoan ez uzteko.

Ongizateko eta babeseko koordinatzaileari dagokionez, Autonomia Erkidegoko legeriak eraginkor bihurtu behar du HNIBBILOn agertzen den haurrak eta nerabeak babesteko sitemaren funtsezko mekanismo hori. Komenigarria litzateke bere garapen-alderdi zehatzenak “ongizate eta babes koordinatzailearen estatutu” onartuko duen erregelamendu-arau batera jotzea. Estatutu horrek honako hauek jasoko dituena: definizioa, funtzioak, lanposturako egokitasun baldintzak, eskubideak, betebeharrak, lehendik dauden talde eta arduradunekiko koordinazioa... Betiere haurren eta nerabeen eskubideak bermatzeko sistemaren funtsezko kate-maila gisa hartuta eta ez soilik eskola-eremu figura esklusibo gisa. Gauza bera egin beharko litzateke Babeseko ordezkariaren kasuan.

Babes zentroen kasuan komenigarria litzateke zentro bakoitzean Ongizate eta Babeseko koordinatzailearen irudi baliokidea ezartzea. Badirudi eskakizun koherentea eta bereziki beharrezkoa dala zentro horietan, pertsona horiek foru-aldundien administrazio-tutoretzapean daudelako eta egoera ahulean dauden kolektiboak direlako.

Save the Children legean sexu-indarkeriaren biktima diren haur eta nerabeei arreta integrala eta espezializatua emateko zerbitzuaren sorrera ospatzen du, eta Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio sailarteko eta diziplinarteko izaera bermatzeko, Barnahus eredua eta PROMISE sarea erreferentzia gisa hartuta.

Save the Childenek emakumeen eta gizonen ekitatera eta berdintasunera bideratutako hezkuntza bermatu behar dela adierazten du. Horretarako, berdintasunean oinarritutako hezkuntza efektibo-sexualaren alde egiten du, hazkunde pertsonala eta sexualitatearekiko jarrera positibo eta arduratsua helburu gisa sustatuko dituena.

Hobetzeko alderdi batzuk badauden arren, lege hau oso mugarri garrantzitsua da, haurren eta nerabeen eskubideetan funtsezko garapena, testu honetara arte ez da inoiz horrelako lege-garapenik izan. Baina eskubide horiek berma daitezen lortzeko, beharrezkoak dira politika publikoak bermatzea.

Lege hau indarrean jartzeak aurrerapen nabarmena dakar haurren eta nerabeen eskubideak eta ongizatea indartzeko bidean, baina lana ez da hemen amaitzen. Orain politika publikoak garatu behar dira, behar diren baliabide ekonomikoekin eta giza baliabideekin hornituta, eskubide horiek betetzen direla ziurtatzeko. Beharrezkoa da lege horrek aurrekontuen eta arauen garapen egokia izatea, paper bustian gera ez dadin eta Estatuko gainerako lurraldeetan erreferente bihur dadin”, dio Charo Arranzek.

 Save the Childreni buruz

Save the Children mundu osoko haurren eskubideen defentsan liderra den erakunde independentea da. 100 urte baino gehiago daramatza lanean haur guztiak bizirik, ikasten eta babestuta daudela ziurtatzeko. Gaur egun, erakundeak 115 herrialde baino gehiagotan jarduten du, eta Euskadin duela 20 urtetik dago. Eragin politiko eta sozialeko jarduera handia egiten du eta hezkuntza-laguntza eta aisialdiko eta denbora libreko jarduerak eskaintzen dizkie pobreziako edo gizarte-bazterketako arriskuan dauden 600 haur baino gehiagori Bilbon, Barakaldon eta Gasteizen. Duela gutxi, salerosketa detektatzeko eta prebenitzeko zentro bat ireki du Irunen.

Espainian 30 urte baino gehiago daramatza haur ahulenei arreta emateko programetan. Espainian dituzten programen bidez, arreta integrala ematen diete haurrei eta haien familiei, haurrek bizi duten egoera ekonomikoak edo gizarte-bazterketako egoerak ez diezaien eragotzi beren eskubideez erabat gozatzea eta ahalik eta gaitasun gehien lortzea.