Euskadiko Hezkuntza Lege Proiektuari buruzko balioespena

2023ko apirilaren 25ean Gobernu Kontseiluak Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Lege Proiektua onartu ondoren, Save the Childrenek balioespen positiboa egin du lehen zirriborroarekiko egin diren aurrerapenei dagokienez, eta geure egiten ditugu lege-proiektuan ekitateari eta inklusioari lotuta ageri diren helburuak. Dena den, uste dugu gaur egungo testuak oraindik ere ez dituela nahikoa neurri zehazten, 2022ko apirilean onartu zen “Euskadiko hezkuntzaren eraldaketarako oinarriren akordioa” betetzen dela bermatu ahal izateko; eta, Save the Childrenen ustez, akordio hori izan behar du oinarrian legeak.

Jaitsi hemen Euskadiko Hezkuntza Lege Proiektuari buruzko balioespena - 2023ko apirila.

jaitsi