Euskadin pandemian sortu zenetik urtebete iragan den honetan, Save the Childrenek ‘COVID-19aren urteurrena: zer diote familiek?’ txostenaren Euskadiko eranskina argitaratu du; Barakaldon, Bilbon eta Gasteizen artatzen dituen familia zaurgarrien artetik 141 familiari elkarrizketa egin die, azken urte honetan COVID-19ak eragindako osasun-krisiak eta krisi ekonomikoak nola eragin dien jakiteko.
Ikerketaren emaitza nagusietako bat da pandemiak bat-batean desagerrarazi dituela zenbait lan, aldi baterako nahiz modu iraunkorrean; erakundeak Euskadin artatzen dituen gurasoen % 26,2k lana galdu du krisi ekonomikoaren eraginez; artatutako familien % 19,1ean, pertsona heldu batek edo gehiagok lana galdu dute modu iraunkorrean, eta familien % 7,1ean, heldu batek edo gehiagok aldi baterako galdu dute lana. Save the Childrenek artatzen dituen bi familiatatik batek zailtasunak izan ditu hipotekari edo alokairuari aurre egiteko, 10 familiatatik ia 7k arazoak izan ditu argindarra, berokuntza edo ura ordaintzeko, eta % 22,7k astean behin edo bitan baino ezin ditu jan haragia, arraina edo horien baliokideak.
Jaitsi txostena erdaraz: ‘COVID-19aren urteurrena: zer diote familiek?’ txostena. Euskadiko Eranskina’: