Norhaya

Amets erresilienteak: nola berreraiki zuen Norhayak bere bizitza eta ahaldundu zuen bere familia

Komunitate-antolamenduak aldatu egin dit bizitzari buruz dudan ikuspegia. Helburuak ezartzearen, aurrezkiak aintzat hartzearen eta erabakiak neure seme-alabekin batera hartzearen garrantziaz konturatu naiz. 

NORHAYA ISTORIOA 

Norhaya erresilientziaren eta itxaropenaren eredu adierazgarri nabarmena da landa eremuko Tagoloan komunitatean. Hamarkada bat darama alarguntasunaren erantzukizuna bere gain hartuz, eta bakarrik hazi ditu bere sei seme-alabak. Maila txikian arto organikoa ekoizteko lan nekezean joaten zitzaizkion eguneko ordu gehienak, baina egundoko ahalegina egin arren, ez zitzaion nahikoa txirotasunetik irteteko.

Mindanaon, erronka ekonomikoak ez dira nolanahikoak. Filipinetako Estatistika Agintaritzaren arabera, herrialdeko batez bestekoa baino txirotasun handiago dago Mindanaon; bertako %24,5, gutxi gorabehera, pobrezian bizi da, herrialdearen batez bestekoa %16,7 denean. Errealitate gordin horrek premiazkoago bilakatzen ditu Kauyagan Proiektua bezalako laguntza-programak.

Norhayaren bizitza goitik behera aldatu da Kauyagan Proiektuan parte hartzen duenetik. Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren babesean garatutako ekimen hori Save the Children erakundeak ezarri du Pakigdait, Inc. izeneko erakundearekin lankidetzan, eta bere helburua da Askapen Islamikorako Fronte Mairuaren antzinako base militarreko komunitateak ahalduntzea, bizitza ateratzeko aukerak eta oinarrizko enpresa-prestakuntza eskainita.

Norhaya zinez eskerturik azaldu da bere bidaiaz gogoeta egitean: “Kauyagan Proiektuak niri bizia salbatu dit. Neure janari-denda txikia zabaltzen bakarrik ez, arto organikoaren ekoizpena handitzen ere lagundu dit”.

Proiektuaren komunitate-antolamendura elkartzea inflexio-puntu bat izan da Norhayarentzat. Proiektu horren barruan trebakuntzarako eskaini izan diren saioak funtsezkoak izan dira antolakundearen eta parte hartu duten pertsonen gaitasun kolektiboak zein banakakoak indartzeko. Trebakuntza horri esker, ugaritu egin dituzte beren jarduera ekonomikoak eta hobetu egin dute beren familien ongizatea.

Horretarako, funtsezkoa izan da jarduerari ekiteko kapital bat eskaintzea. Horren bidez, Norhayak handitu egin izan ahal du arto organikoaren ekoizpena, eta biziraupeneko nekazaritza izatetik ahalegin jasangarriago eta errentagarriagoa izatera heldu da bere jarduera. Diru-sarrera gehiago lortu ditu horrela, eta, ondorioz, nabarmen sendotu du bere familiaren finantza-egoera.

Lortu duen arrakastak bultzatuta, Norhayak oraindik gehiago dibertsifikatu ditu bere ahaleginak, eta oilategian oilaskoak hazten hasi da. Diru-sarrera osagarri horrek bere seme-alabentzako elikadura-segurtasuna bermatu dio eta egoera ekonomikoa hobetzen lagundu dio. Diru aldetik presioa murriztu zaionez, bere seme-alaba guztiak eskolara joan izan ahal dira erregulartasunez, eta alabetako batek, gainera, goi-mailako ikasketak egin ditu. Norhayaren lan konplexuaren eta Kaugayan Proiektuak emandako laguntzaren testigantza bizia da.

Norhayak anbizioz begiratzen dio etorkizunari. Bufalo bat erosteko asmoa du arto organikoaren bere ekoizpena hobetzeko, horrela efizienteagoa izango delako eta garraio-gastuak murriztuko zaizkiolako. Proiektuaren barruan eskuratu dituen trebetasunen eta ezagutzaren laguntzarekin etorkizunera begirako ikuspegi horrek arrakasta iraunkorra bermatzen dio nekazaritzan.

Hona hemen Norhayaren hitzak bere bidaiari buruz: “Komunitate-antolamenduak aldatu egin dit bizitzari buruz dudan ikuspegia. Helburuak ezartzearen, aurrezkiak aintzat hartzearen eta erabakiak neure seme-alabekin batera hartzearen garrantziaz konturatu naiz”.

Norhayaren historiak argi eta garbi erakusten du komunitateak bultzatutako ekimenek duten ahalmen eraldatzailea. Eurentzako eta beren familientzako etorkizun hobeago bat sortzeko prest dauden pertsonen indarra azpimarratzen du. Kauyagan Proiektuaren bidez, ekonomikoki hobetzeko aukerez gain, bizitzaren erronkei indarberriturik eta itxaropenez heltzeko konfiantza eta gaitasunak aurkitu zituen Norhayak.


Filipinetan 2023-2024an lan egiten dugu Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziaren laguntzarekin. Mindanoko 6 udalerrietako gatazka armatuak eta indarkeriak eragindako gizon, emakume eta gazteen beharrak asetzea du helburu esku-hartze horrek. Esku-hartze horren helburua 2023an hasi zen, eta familiek beren oinarrizko eta elikagaien beharrizanak asetzeko behar dituzten bizibideak babestea eta leheneratzea da.