Erakundeak laguntza humanitarioa handitzera eskatu dio nazioarteko komunitateari
Komunikabideentzako edukiak: http://www.contenthubsavethechildren.org/Package/2O4C2SZLNB2H
Kabul, 2023ko abuztuaren 15a. Save the Childrenek Afganistanen galdetutako haurren hirutik batek baino gehiagok (% 38,4) lan egin behar izan dute familiei laguntzeko gero eta pobrezia eta gose maila handiagoa aurre egin dezaten, talibanek herrialdeko kontrola berreskuratu eta bi urtera.
Haurrak egoera arriskutsuetan bizi behar izan dute beren burua eta familiak mantentzeko, besteak Beste, kamioi batek zapalduta hil zen neska bat, kontrabandoko salgaiak mugako bidegurutze batetik pasatzen ari zela.
Inkestatutako lau haurretatik hiruk (% 76,1) esan dute orain, aurreko urtearekin alderatuta, gutxiago jaten dutela; izan ere, 30 urtean herrialdeko lehorte okerrenak uztak galtzea eta azienda hiltzea eragin du, eta herritar gehienen eskuetatik kanpo jarri ditu elikagaiak eta ura. Save the Children erakundeak elkarrizketatutako familien %58ri eragin dio lehorteak.
Sei probintzietako etxeetan egindako inkestan oinarritutako erakundearen azterketa berri horrek herrialdeko biztanleen beharren gordintasuna erakusten du, pobrezia, klima-aldaketa eta gosea nahasten baititu. Beste herrialde batzuen finantzazioan izandako murrizketen ondorioz, milioika pertsona ez dute elikagai-laguntzarik jasotzen, eta nazioarteko komunitateari arreta eskaintzeko deia egiten da, beste alde batera begiratzeari utz diezaion.
Afganistango iparraldeko Sajida [fikziozko izena], 31 urtekoa, eta bere familiak lehorte eta krisi ekonomikoak eragin handia izan due. Sajidak nahi luke seme-alabak patatekin, frutarekin eta haragiarekin elikatzea, baina arroza bakarrik erabil daiteke. Nahida [fikziozko izena] eta Nadira [fikziozko izena], bere 8 hilabeteko alaba bikiei desnutrizio akutu larria diagnostikatu diete eta tratamendua jasotzen ari dira Save the Children klinika mugikor batean.
"Gure herrian ez dugu urik. Beste herri batera goaz eta astoak erabiltzen ditugu hona ekartzeko. Ilara luzeak daude uraren zain. Nekazari guztiek egiten dute otoitz euria egiteko, baina aurten ez dute itxaropenik. Lehorteak ezagutzen genuen bizitza suntsituko duela uste dute", dio Sajidak.
"Nire seme-alabak etorri eta esaten didate: ‘Ama, ez dugu arroz egosia jan nahi. Eman patata frijituak’. Baina begi negartsuekin, erantzun egin behar diet: ‘Nahiago nuke patatak izango bagenitu sukaldean, baina sukaldean erabil dezakedan bakarra arroz irakina da”, gehitu du.
Afganistan da klima-krisiak bizirik irauteko nekazaritzaren mende dauden familientzat dituen ondorio hilgarrien munduko adibide bitxienetako bat. Orain, hirugarren urtez jarraian, lehorteari aurre egin behar dio herrialdeak, populazioaren erdiari baino gehiagori eragiten baitie.
Gose-mailak handiagoak dira herrialdearen iparraldean, familiak neurri handi batean nekazaritzaren mende baitaude bizirauteko. Hor, lehorteak gosete larria eragin du Sar-e-Puleko probintziako hiru etxetatik batean (%34,3) eta Jawzjan-eko bost etxetatik batean (%20,7), non Sajida eta bere familia bizi diren. Horrekin batera, Nangarhar eta Kabul probintzietako etxeen %6k gose larria zutela adierazi zuten.
Goseak, haurren osasun fisikoan ez ezik, haien osasun mentalean ere ondorio larriak ditu, eta antsietatea eta depresioa eragiten dizkie. Emakumeak eta neskak dira kaltetuenak: emakumeak buru dituzten etxeen bikoitza baino gehiagok gose larria dute gizonak buru dituztenek baino, eta mutilek baino %17 gehiagok gutxiago jaten dute iaz baino.
Egoera horren ondorioak haurren lana areagotzea da: inkestatutako haurren herenak baino gehiagok (%38,4) familia mantentzeko lan egiten du, eta familien %12,5ek dio seme-alabak lanera joaten direla. Gertaera horiek aurrekaririk gabeko haurren babes-krisia eragin dute.
Datu horiek lortzeko, Save the Children erakundeak Afganistango 1.207 pertsona heldu eta 1.205 haur elkarrizketatu zituen Balkh, Faryab, Jawzjan, Kabul, Nangarhar eta Sar-e-Pul probintzietan, 2023ko uztailaren 8tik abuztuaren 2ra arte.
Erakundeak ez du aurreko urteko probintzien datu konparagarririk. Hala ere, Nazioarteko Lan Erakundeak berriki emandako informazioaren arabera, Afganistango hamar haurretik batek lan egiten du.
Arshad Malik, Afganistango Save the Children erakundeko zuzendari nagusiak, egungo egoeraren berri eman du: "Talibanek Afganistango kontrola berreskuratu eta bi urtera, haurren eta haien familien bizi-baldintzak oso txarrak dira. Haurrak segurtasunik gabeko jardueretara bultzatzeak, hala nola lanera eta migraziora, mundu osoan zirrara eragin beharko luke. Espero dugu Afganistan osoan ezinbestekoa den elikagai-laguntzaren finantziazioa nabarmen murriztu duen nazioarteko komunitateak, ikuspegi isolazionista hori birplanteatuko duela, arriskuan dauden milioika haur errugabe gogoratuko dituela, eta ez dituela zigortuko ezer ez duten erabakiengatik”.
Save the Childrenek laguntza humanitarioko presako injekzio bat eskatu dio nazioarteko komunitateari, baita epe luzeko garapenerako laguntza ere, afganiar populazioaren behar gero eta handiagoei erantzuteko. Halaber, erakundeak gobernu emaileei eskatzen die ez dezatela izoztu edo bertan behera utzi Afganistanen lan humanitariorako abian den edo dagoeneko onartuta dagoen finantzazioa, horrek ondorio suntsitzailea izango bailuke biztanleria zibilean, bereziki emakume eta nesketan. Alderdi interesdun guztiek lehentasuna eman behar diete haurren eskubideei, bereziki neskek hezkuntzarako duten eskubideari.
Save the children Afganistanen
Save the Children 1976tik ari da lanean Afganistanen, baita gatazka-garaietan, erregimen-aldaketetan eta hondamendi naturaletan ere. Bederatzi probintziatan ditu programak, eta veste sei probintziatan lan egiten du bazkideekin.
2021ko abustuan Talibanek kontrola berreskuratu zutenetik, Save the Children erakundeak erantzuna zabaldu du, lehen iristezinak ziren eremuetan gero eta haur zaurgarri gehiago artatu daitezen. Erakundeak zerbitzu hauek eskaintzen ditu: osasuna, nutrizioa, hezkuntza, haurren babesa, aterpea, ura, saneamendua eta higienea eta elikagaien segurtasuna. 2021eko irailaz geroztik, Save the Children 4 milioi pertsona baino gehiagotara iritsi da, 2,1 milioi haur barne.