Haur bermea aztergai. Euskadi eranskina

Dokumentu hau “Save the Childrenek artatzen dituen Haurrak Espainian, Haur Bermearen Esparruan” txostenaren laburpen bat da; dokumentu horrek Euskadin bizi diren haurrei, nerabeei eta haien familiei buruzko informazioa jasotzen du. Estatu mailako txosten horrek Espainiako Save the Childrenek (SCE) egiten dituen jarduketekin lotutako familietako haurren eta nerabeen egoera aztertzen du, kasu honetan, Euskal Autonomia Erkidegoan; laburpen-dokumentu honetan, hortaz, aztertutako dimentsioen informazio garrantzitsuena jaso da.  Euskadiko Save the Childrenen programetan parte hartu zuten 102 familiari buruzko informazioa jaso zen  (221 haur eta nerabe, eta 164 guraso); Espainiako Save the Childrenen (SCE) programetan parte hartzen dutenen % 9 da hori, gutxi gorabehera.



2021ean, Europar Batasuneko Kontseiluak formalki onartu zuen Europako Haur Bermea ezartzen duen Gomendioa. Berme horren bidez, estatu kideei eskatzen zaie ziurtatu dezatela pobrezia-egoera, gizarte-bazterketako egoera edo beste egoera zaurgarri bat jasateko arriskuan dauden haur eta nerabeek beren garapenerako eta ongizaterako funtsezkoak diren zerbitzu multzo baterako sarbide eraginkorra eta doakoa izatea, dohain edo, kasu batzuetan, oso modu eskuragarrian. 

Jaitsi eranskina  “Haur bermea aztergai. Save the Childrenek artatutako haur zaurgarrien eta haien familien egoera Euskadin”.

jaitsi