Save the Children eta Zubiak Eraikiz: Euskal Hezkuntza Legeak ekitatea eta desegregazioa bermatu behar du, asmo handiagoko eta zehatzagoa izanez, hezkuntza-akordioaren mailan

Jornada Ley Vasca de Educación

 

Alderdi politikoek eta hezkuntza-eragileek Save the Childrenek eta Zubiak Eraikiz erakundeek azaroaren 19an Bilbon antolatutako jardunaldian Euskal Hezkuntza Legearen aurreproiekturi buruz eztabaidatu zuten. Bat etorri ziren legeak zehaztasun gehiago behar duela esatean, eta izapideak egiteko unea funtsezkoa dela horretarako. Bereziki nabarmendu zuten Euskal Hezkuntza Zerbitzuan edo eskolatze-mekanismoetan egon behar duen “gizarte-intereseko” itundua zer den definitzeko beharra.

 

Komunikabideentzako baliabideak (argazkiak, eguneko bideoak): https://labur.eus/TiEJs 

"Asmo handiko Hezkuntza Euskal Lege zehatzago baten alde, akordioaren mailan, ekitaterako eta desegregaziorako" manifestua: https://labur.eus/56WbH

Álvaro Ferrerek (Save the Children) eta Lucas Gortazarrek (EsadeEcPol) eskainitako “Legearen aurreproiektua: analisi bat” hitzaldiaren aurkezpena (erderaz)  https://labur.eus/RQZOa 

Bilbo, 2022ko azaroak 22.- Save the Children eta Zubiak Eraikiz erakundeek uste zuten Hezkuntzaren Euskal Lege berriak segregazioaren arloko Akordioaren anbizioaren mailan egon behar duela, eta neurriak zehazteko beste urrats bat eman behar duela, “Hezkuntza Akordiotik Euskadiko Hezkuntza Legera. Eskola-segregazioaren aurkako lege-esparru handizale baten alde Euskadin” eztabaida-jardunaldian 

Save the Children eta Zubiak Eraikiz elkarteen ustez, Legeak Akordioaren maila berean egon behar du, eta neurriak zehazteko beste urrats bat eman behar du. Horri buruz hitz egin zen “Hezkuntza Akordiotik Euskadiko Hezkuntza Legera. Eskola-segregazioaren aurkako lege-esparru handizale baten alde Euskadin” eztabaida-jardunaldian, pasa den larunbatean, azaroaren 19an, Bilbon.

Zubiak Eraikiz plataformako lehendakari Sabin Zubiriren hitzetan, “ezagutu den aurreproiektuaren zirriborroak ez die itxaropenei erantzuten. Zehaztugabea, kontraesankorra edo anbiguoa da Akordioaren giltzarri diren alderdietan, hala nola, segregazioaren aurkako eskolatze-mekanismoetan, beharren araberako baliabideetan edo Euskal Hezkuntza Zerbitzuaren parte izateko eskakizun eta prozesuetan, eta, aldiz, beste batzuetan zehaztua”.

“Euskadik leku nabarmena du eskola-segregazioaren ranking tamalgarrian: Estatu osoko migrazio-jatorriaren araberako segregazio-maila handiena eta segregazio sozioekonomikoan, bigarrena. Horrek esan nahi du aukera-berdintasunean oinarritutako hezkuntza jasotzeko eskubidea ez dela errespetatzen ari” esan zuen Charo Arranzek, Save the Childreneko Euskadiko zuzendaria. “Beherakada demografikoak eta immigrazioak mapa sozialaren eta eskola-maparen eraldaketa saihestezin baten aurrean jartzen gaituzte, eta egoerak okerrera egingo du erabakitasunez jokatu ezean” azpimarratu zuen Arranzek.

Alderdi politikoekin eta hezkuntza-komunitatearekin lege-aurreproiektuari buruzko azterketa partekatzea zen jardunaldiaren helburua. Horretarako, “Legearen aurreproiektua: analisi bat” hitzaldia eskaini zuten Álvaro Ferrerek (Save the Children) eta Lucas Gortazarrek (EsadeEcPol). Eskola-segregazioaren arazoa larriagotzeari buruz hitz egin zuten, eta akordioa aurreproiektuaren zehaztugabetasun handienarekin alderatu zuten, eta, era berean, Kataluniako Hezkuntza Legearen zehaztasun-maila handienarekin, adibidez. Jardunaldia, batez ere, hobekuntza zehatz eta bideragarriak planteatzea zen, araua tresna eraginkor eta berritzailea izan dadin, ikasle behartsuen eta migratzaileen kontzentrazioa ikastetxe berberetan aurreikusteko eta aldatzeko izan zen.

Hezkuntza-eragileen eta alderdi politikoen ahots desberdinak entzun ziren jardunaldi honetako bi eztabaida-mahaietan. Leixuri Arrizabalagak (EAJ), Ikoitz arresek (EH Bildu), Alfredo Retortillok (PSE-EE), Miren Gorrotxategik (Elkarrekin Podemos-IU) eta José Manuel Gilek (PP-Cs) parte hartu zuen, eta norberaren izenean, eskola segregazioaren aurkako konpromisoagatik, Usoa Urbieta, Baikara Gipuzkoako Irakaskuntza Publikoko Guraso Elkarteen Federazioko koordinatzaileak, Nacho Eguizabal, Egibide Ikastetxeko zuzendariak (Kristau Eskola) eta Blanka Martínez, Hezkuntza Plazarako kidea, zeunden.  

Alderdi politikoek eta hezkuntza-eragileek guztiek bat etorri ziren legeak zehaztasun gehiago behar duela esatean, eta izapideak egiteko unea funtsezkoa dela horretarako. Bereziki nabarmendu zuten Euskal Hezkuntza Zerbitzuan edo eskolatze-mekanismoetan egon behar duen “gizarte-intereseko” itundua zer den definitzeko beharra.

“Kataluniako lege-aurreproiektua bezala (jardunaldian adibide gisa jarri zen), hau lehen zirriborroa dela eta legebiltzarrera iristean gauzak gehitzen joango direla. Akordio batera iristeko gai izango gara” esan zuen Leixuri Arrizabalagak (EAJ).  Alfredo Retortillok (PSE-EE) gaineratu zuen, “zehaztasun gehiago behar dira lege-aurreproiektuan, legeak gobernu-ekintzaren esparrua eta mugak zehaztu behar dituelako”. Ikoitz Arresek (EH Bildu) esan zuenez, “akordioa legearen oinarriak dira eta legezko testuak akordioa islatu behar du, eta orain ez du egiten. Zehaztu gabeko zutabeen artean, eskola-bereizketa eta Euskal Hezkuntza Zerbitzua nabarmendu ziren. Miren Gorrotxategik (Elkarrekin–IU) kritikatu du araudi-teknikaren argudiora politikoki jotzea, akordioa legean jasota egon dadin. Bestalde, PP-Cs-etik, José Manuel Gilek adierazi zuen Eusko Legebiltzarraren eragina gutxitzea dela zehaztasun faltaren xedea: “Dekretuak ez baitira parlamentutik pasatzen”.

Gainera, Save the Children eta Zubiak Eraikiz erakundeek "Asmo handiko Hezkuntza Euskal Lege zehatzago baten alde, akordioaren mailan, ekitaterako eta desegregaziorako" manifestua zabaldu zuten. Administraziorako tresna eta aginteen marko argi, koherente eta sendoa ezartzen duen mmmanifestua, dekretuak bertatik ateratzen direnak, eskubideak bermatzeko 7 puntu giltzarri azaldu zituzten, besteak beste:

  1. Administrazioak eskola-segregazioa saihesteko garatu behar dituen eskolatze orekaturako sarbide eta onarpen mekanismoak esplizituki.
  2. Eskolatzeko tokiko bulegoen sorrera txertatzea, eremu/barruti edo udalerri mailan.
  3. Itunpeko ikastetxeak “interes sozialekotzat” hartzeko eta Euskal Hezkuntza Zerbitzuaren parte izateko baldintza zehatzak eta egiaztagarriak definitzea, eta aldi iragankor bat ezartzea gaur egungo itunpeko ikastetxeak sartzeko. Sarrera hori ez da automatikoa izango, baizik eta betebeharrak progresiboki betetzearen araberakoa.
  4. Euskal Hezkuntza Zerbitzuko zentroen doakotasuna gauzatzeko kontrol-mekanismo zehatzak zehaztea.
  5. Ikastetxeei baliabideak esleitzea hezkuntza-konplexutasunaren indizearekin (ICE)/zaurgarritasun-indizearekin (IV) lotzea, eta, era berean, programa-kontratuarekin lotzea. Kontratu horrek ekitateko, gizarte-kohesioko eta segregazio egoerei eta gizarte desabantailako egoerei buelta emateko jarduketa eta proiektuetara bereziki bideratuta egon behar du, ikastetxeen autonomia lehiaketa bihur ez dadin.
  6. Tokiko segregazioa eta ekitateari buruzko urteko adierazle eta datuen garapena eta analisia agintzea, Ebaluazio, Ikerketa eta Prospektiba Euskal Erakundearen eta Akordioaren azpibatzorde tekniko baten bidez, eskola-plangintza kudeatzeko eta aurrerapenen jarraipena egiteko.
  7. Euskal Eskola Publikorako Estrategiaren garapenaren oinarri izango diren printzipio gidariak eta hezkuntza-politikak garatzea. Estrategia horretan gauzatu behar da Eskola Publikoak sisteman behar duen protagonismoa, kuantitatiboki eta kualitatiboki. Eskola Publikoak, gizarte-kohesioaren berme gisa, baliabideak, materialak eta giza-baliabideak behar ditu, baina, batez ere, bere kalitatea hobetuko duen eta bere perimetroa zabalduko duen proiektu bat behar du.

“Martxoan onartutako Hezkuntza Akordioko adostasun zabaleko konpromisoak Hezkuntza Lege berrira eramateak funtsezko aldaketa ekarriko luke Euskadiko haur eta nerabeek aukera-berdintasunean hezteko duten eskubidean, eta oso tresna eraginkorra izango litzateke gizarte-kohesioa lortzen laguntzeko” adierazi zuen Charo Arranzek, Save the Children Euskadiko zuzendariak. “Arazoaren ukapenetik aitorpen politikora igaro gara. Orain, inmobilismotik konponbideetara igaro behar da, hezkuntza-politika ausart, anbiziotsu eta eraginkorretara” dio Arranzek.

Adostasun zabala martxoko Hezkuntza Akordioan

Martxoan lortutako Hezkuntza Akordioa mugarri historikoa izan zen, eta Eusko Legebiltzarraren % 91ren babesa bildu zuen, hautesleen % 89 ordezkatzen duten alderdi politikoena. Akordio horrek segregazioaren aurkako borroka hartzen du funtsezko ardatz gisa. Akordio zehatza eta handizalea da, 43 jarduera biltzen dituena; horien artean daude bai ebidentziak eta bai nazioarteko esperientziek fenomeno horren aurrean garrantzitsutzat jotzen dituzten neurri nagusiak.

2017az geroztik, Save the Childrenek Euskadiko eskola-segregazioaren arazoa eta horrek eskola-arrakastan eta aukera-berdintasunean dituen ondorioak jaso ditu txostenetan, eta arazo horri heltzeko proposamen errealistak egin ditu. Zubiak Eraikiz herri-plataformak eskola inklusibo baterako herri-ekinaldi legegile bat bultzatu zuen, eta 17.000 sinadura biltzea lortu zuen. 

Save the Childreni buruz

Mundu osoan haurren eskubideen aldeko borrokan lider lekua betetzen duen erakunde independentea da Save the Children. Duela 100 urte baino lehenagotik ari da lanean, haurrek bizirik jarrai dezaten, ikas dezaten eta babestuta bizi daitezen bermatzeko. Gaur egun, 120 herrialdetan baino gehiagotan ari da lanean, eta, Euskadin, duela 15 urte baino lehenagotik ari da, arlo politikoan eta sozialean jarduera ugari garatuz nahiz hezkuntzaren arloan babesa emanez eta aisialdiko jarduerak eskainiz, Bilbon, Barakaldon edo Gasteizen pobrezia edo bazterketa soziala jasateko arriskuan dauden 500 haurri baino gehiagori.

Estatuan, duela 30 urte baino lehenagotik ari da lanean, egoera ahulenetan dauden haurrei laguntzeko programetan, eta pobrezia-arriskuan edo gizartetik baztertuak izateko arriskuan dauden haurrekin batik bat. Espainian abian dituen programen bidez, arreta integrala eskaintzen zaie haurrei eta haien familiei, bizi duten egoera ekonomikoak edo gizarte-bazterketak ez diezaien eragotzi beren eskubideez gozatzea eta, aldi berean, beren gaitasunak ahalik eta gehien gara ditzaten.

Zubiak Eraikiz plataformari buruz

Zubiak Eraikiz Euskadin parte hartzearen eta aldaketaren alde ari den herritarren plataforma bat da. Ez da berariaz hezkuntzaren arloko elkarte bat, hainbat gizarte-eremutako ekimenak lantzen eta sustatzen ditu, egungo statu quoa eraldatu nahi duten eta gizarte kohesionatuago bat lortu nahi duten alderdien eta eragileen artean sinergiak sortzeko.