2021eko udalekuak (Bideo)
Urtero bezala, 2021ean ere indartu egiten ditugu udako programak, haurrei aisialdi ludikoa, hezkuntza-errefortzua eta laguntza emozionala emateko. Gure udalekuetan CRIAn,bazterkeria arriskuan dauden eta koronabirusaren krisi ekonomiko eta sozialak eragiten dien 66 haurri laguntzen diegu.
Save the Childrenek 20 urte baino gehiago darama Espainian udako hilabeteetan pobrezia eta bazterkeria arriskuan dauden haurrei laguntzen. 2021ean, 3 eta 17 urte bitarteko sei autonomia-erkidegoko eta hiri autonomo bateko 2.500 haur baino gehiagori lagundu zituen, bai zentro propioetan bai kontraparte-guneetan. Udalekuak eta antolatzen ditugun hiri-udalekuak izango dira Sevillan eta Cadizen (Andaluzia), Barakaldon, Bilbon eta Gasteizen (Euskadi), Valentzian, Alicanten, Paternan eta Mislatan (Valentziako Erkidegoa), Illescasen (Gaztela-Mantxa), Madrilen, Fuenlabradan eta Leganesen (Madrilgo Erkidegoa), Bartzelonan, Canovellesen (Katalunian) eta Melillan.