Save the Childrenek Hezkuntza Hitzarmenean jasotako eskola segregazioaren aurkako neurriak ospatu ditu

Save the Childrenek eskola segregazioaren aurrean eskatzen zituen ia neurri guztiak jasotzen ditu hitzarmenak

•    Save the Childrenek oso positibotzat jotzen du Hitzamena onartzeak izan duen adostasun zabala, Eusko Legebiltzarrean 4 alderdi politiko nagusien laguntzarekin. Hori funtsezkoa da euskal hezkuntza-sistemaren egitura-elementuen egonkortasuna bermatzeko.

•    Save the Childrenek hezkuntza-lege berria egiteko prozesuan parte hartzen jarraituko du, euskal hezkuntza-sistemak haur eta nerabe guztiek berdintasun-baldintzetan hezkuntzarako duten eskubidea berma dezan.

Bilbo, 2022ko martxoak 25. Eusko Legebiltzarreko Hezkuntza Lantaldearen presidentearen  “XXI. mendeko Hezkuntzarako Oinarrien Zirriborroa” egindako txosten-proposamenaren testua zabaldu ondoren, Save the Childrenek eskola-segregazioaren aurrean eskatzen zituen ia neurri guztiak biltzen dituela ospatu du. Zirriborroak jarduera-plan bat du, “Ekitatea eta segregazioaren aurkako borroka” izeneko atal batekin. Bertan, ikasleak onartzeko araudia eguneratzearekin zerikusia duten 13 neurri eta konpromiso zehatz agertzen dira. Horiek zerikusia dute ikasleak onartzeari buruzko araudia eguneratzearekin, ikastetxeei baliabide ekonomiko eta pertsonalak ekitatez hornitzeko mekanismoekin, Hezkuntza Konplexutasunaren Indizearen arabera; doakotasuna bermatzeko kontrol-neurriekin, ekitateari eta segregazioaren aurkako borrokari buruzko zenbait baldintzarekin, ikastetxe pribatuek finantziazio publikoa jasotzeko eta gizarte-interesekotzat hartzeko bete beharko dituztenekin, eta ISEIren Urteko Planean zuzentasuna eta inklusioa behatzeko lan-ildo bat sartzearekin.



Hitzarmenaren arabera, berriz aztertu behar dira baremazio-irizpideak (besteak beste, errenta baxuen pisu handiagoa, eta puntu “diskrezionala” kentzea). Horretarako, neurri batzuk betetzen direla egiaztatu behar da, hala nola ikasle urrakorrentzako plazak gordetzea, eta beste mekanismo batzuk ezartzea sustatu behar da, hala nola, zerrenda bikoitza edo egungoak ordezkatzeko beste batzuk. Gainera, matrikula biziaren kudeaketa orekatua bultzatuko du, ikasle zaurgarrien bereizketa-indizea handitu ez dadin. Horretarako, baztertu egingo ditu udalerri edo eskualdeko batez bestekoa baino gehiago bereizten duten ikastetxeak, eta lehentasuna emango die talde edo irakasle bakoitzeko ikasle-ratio txikiagoa duten ikastetxeei. Halaber, berrorekatzeko mekanismoak ezarriko dira konplexutasun handiko ikastetxeen egoera zuzentzeko, eta aparteko laguntza eta baliabideak erabiliko dira irakasle eta zuzendaritza-talde kualifikatu, motibatu eta sustatuez hornitzeko. Azkenik, aintzatespen berezia ematen dio Haur Hezkuntzari, haurren garapenean eta autonomian duen balioagatik, eta konpromisoa hartzen du eskaintza unibertsala, kalitatezkoa, bideragarria eta doakoa izan dadin, Haurreskolak Partzuergoa indartuz.



“Akordioak ekitaterako eta eskola-segregazioaren aurkako borrokarako neurri eta konpromiso zehatzak jasotzen ditu, asmo eta erantzukizunez. Euskadik erronka garrantzitsuak ditu ekitatearen arloan, eta neurri hauek, babesten dituen adostasun politiko zabalarekin batera, oinarri egokia dira hezkuntzarako euskal lege berria egiteko, desoreka ekonomiko, sozial eta pertsonalek hezkuntza-aukerak baldintzatzen ez dituztela ziurtatzeko.”  adierazi du Sara Polok, Euskadiko Save the Childreneko Haur Politiken ataleko arduradunak. “Neurri hauek gauzatzen direnean, funtsezko aldaketa izango da Euskadiko haur eta nerabeen hezkuntza-eskubidean, bai eta gizarte-kohesioan ere”, esan du Polok.



Eskola-plangintzari buruzko araudia eguneratzea ere jasota dago, banantzea areagotu ez dadin eta bekak jarduera osagarrietara eta eskolaz kanpokoetara zabal ez daitezen. Horrela, ikasleak ez dira geratuko parte hartu gabe arrazoi ekonomikoengatik. Era berean, Save the Childrenek positiboki baloratzen ditu hitzarmenean jasotako beste neurri batzuk, hala nola eskola publikoaren aldeko apustua eta indartzea, hezkuntzako euskal zerbitzuko ikastetxe guztientzat irabazi asmorik ezaren printzipioa sartzea eta 2023an Eskola Segregazioaren aurkako Ituna lortzeko konpromisoa, hezkuntza-komunitatearekin elkarrizketa aktibo baten bidez.

Save the Childreni buruz

Mundu osoan haurren eskubideen aldeko borrokan lider lekua betetzen duen erakunde independentea da Save the Children. Duela 100 urte baino lehenagotik ari da lanean, haurrek bizirik jarrai dezaten, ikas dezaten eta babestuta bizi daitezen. Gaur egun, 120 herrialdetan baino gehiagotan ari da lanean, eta, Euskadin, duela 15 urte baino lehenagotik ari da, hezkuntzaren arloan babesa emanez eta aisialdiko jarduerak eskainiz, Bilbon, Barakaldon edo Gasteizen pobrezia edo bazterketa soziala jasateko arriskuan dauden 500 haurri baino gehiagori.

Estatuan, duela 30 urte baino lehenagotik ari da lanean, egoera ahulenetan dauden haurrei laguntzeko programetan eta batik bat pobrezia-arriskuan edo gizartetik baztertuak izateko arriskuan dauden haurrekin. Espainian abian dituen programen bidez, arreta integrala eskaintzen zaie haurrei eta haien familiei, bizi duten egoera ekonomikoak edo gizarte-bazterketak ez diezaien eragotzi beren eskubideez gozatzea eta, aldi berean, beren gaitasunak ahalik eta gehien gara ditzaten.

 

Editoreentzako baliabideak