Nerabeek pornografia kontsumitzen dute? Erreferentzia moduan hartzen dute beren harremanetan? Ikusten dutena gustatzen zaie? Pornografiaren edukian indarkeria edo desoreka dagoela pentsatzen dute? Zergatik bilatzen dute? Nola aurkitzen dute? LGTBI pertsonak ordezkatuta daude? Generoen arteko desberdintasunak daude? Nahikoa da haientzat jasotzen duten hezkuntza afektiboa eta sexuala? Gehiago jakin behar dutela uste dute? Horiek dira Save the Childrenen egin ditugun galderak, errealitateari taburik gabe aurre egiteko eta haurren beharrei egokitutako erantzunak emateko, hala, haur eta nerabeen ongizatea eta haien nortasunaren garapen integrala bermatzen laguntzeko.
‘Pornoari buruz hitz egin behar dugu’ familientzako gida honen bidez, gakoak eman nahi ditugu, familiek beren seme-alabei pornografiari buruzko ikuspegi kritiko eta errealista eratzen lagun diezaieten.
Jaitsi Nerabezaroko pornografia-kontsumoari buruzko gida familientzat: ‘Pornoari buruz hitz egin behar dugu’.