CRIA SAVE THE CHILDREN
Haur eta Nerabeentzako Baliabide Zentroaren jarduerak eta ordutegiak
Euskal Autonomia Erkidegoko Save the Children-eko Haur eta Nerabeentzako Baliabideen Zentroan —gaztelaniazko CRIA siglaz ezaguna— Barakaldon aisialdirako eta denbora librerako hezkuntza-aukera bat eskaintzen diegu 180 haurri baino gehiagori; eskola-arrakasta sustatzen eta bultzatzen dugu, hezkuntza-laguntzaren eta hezkuntza-errefortzuaren bidez, eta tresna pedagogikoak eta ikaskuntza-ingurunea egokituz. Horretarako, ezagutzak, trebetasunak, abileziak, jarrerak eta gaitasunak ikastea sustatzen dugu, eta zenbait balio, jarrera eta trebetasun garatzen laguntzen diegu, hala, haur horien gizarteratzea errazteko.
Haur eta Nerabeentzako Baliabide Zentroa - Save the ChildrenAstelehenetik ostiralera: 15:00 – 20:00 |
Hezkuntza-ARRETA
Hainbat talde ezartzen dira adingabeen hezkuntza-premiei erantzuteko (hezkuntza-errefortzuko taldeak), eta horien bidez eskola-arrakasta sustatu eta bultzatu nahi da. Horretarako, tresna pedagogikoak eta ikaskuntza-ingurunekoak egokitzen dira, egokitzapenak sustatuz, teknologia berrietarako sarbidea erraztuz eta ikasgaien errefortzu orokorrean lagunduz.
6 eta 16 urte bitarteko adingabeei ematen zaie arreta.
Hezkuntza ez-formala, aisia eta denbora librea
Barakaldoko CRIAn, dibertigarriez gain, aisiako eta denbora libreko jarduerak proposatzen dira, besteak beste, lankidetza, iraunkortasuna, errespetua eta tolerantzia lantzen dituztenak. NNAetan aisialdi osasungarriko jarduerak sustatu nahi dira.
6 eta 12 urte bitarteko haurrak astean ordu eta erdi aritzen dira jarduera honetan.
Haurrek parte hartzeko taldea
Haurrek CRIAn parte hartzearen helburua da adingabeak subjektu aktibo gisa ikus daitezen lortzea, gizarte-eraldaketa lortzeko, eta, horretarako, beren interesetatik abiatuta, ekintza-proposamenak helaraz ditzaten lortzea, aldaketaren bila.
Zentzu horretan, CRIAn adingabeen talde bat dago prozesu parte-hartzaileak sortzen.
Parte hartzen duten adingabeak 9 eta 13 urte bitartekoak dira.
euskara
Mondragon Lingua eta Laboral Kutxari esker, CRIAra joaten diren 14 adingaberekin euskarazko klaseak eduki ditzakete. Jolasaren bidez hizkuntza-gaitasuna hobetzea da helburua.
DIGICFRAT
6 eta 12 urte bitarteko neska-mutilentzako tailerrak dira, robotikarekin lotutako jardueren bidez gaitasun digital batzuk lantzeko. Haurrek jarduera digital ludikoen bidez ikasten dute.
Familientzako jarduerak
Familiekin lan egitea lehentasunezkoa da CRIAn. Ildo horretan, hainbat gai lantzen dira:
- Gizarte-ekintza familiekin.
- Aisialdiko jarduerak familietan.
- Familia-gaitasunen tailerrak (batez ere digitalak).
- Familientzako hezkuntza-tailerrak.
Udalekuak hirietan
Udalekuen helburua da haurren (eta, batzuetan, haien familien) parte-hartzea bultzatzea aisialdi eta denbora libre hezitzaileko jardueretan, eta, gainera, bermatzea udalekuek irauten duten orduetan hamaiketako osasungarria izango dutela. Gainera, horrek familien kontziliazioa ahalbidetzen du, eta haurrak espazio seguru batean egotea eta aisialdi, kirol eta kultura jarduera desberdinak egitea bermatzen du.
Hiri-udalekuak uztailean eta goizez egiten dira urtero.
* Eskolaz kanpoko kirol jarduerak: Boskozaleak elkartearekin koordinatuta eta elkarlanean.
*Hezkuntza-arretako jarduera batzuk, familientzako hezkuntza-tailerrak, familientzako arreta psikologikoa eta hiri-udalekuak “La Caixa” Fundazioaren + Infancia proiektuaren esparruan egiten dira, Europar Batasunak kofinantzatuta.
* Eusko Jaurlaritzak, Aukerak Suspertzen programaren bidez, adingabeei hezkuntza-arretaren bidez eta familiekiko eskumen-lanaren bidez ematen zaizkien tresnen zati bat finantzatzen du.