Udalekuak Barakaldon
“Norbanakotik hasten da aldaketa handiena”
Itsaso handiena ere tanta txikiz osaturik dagoen bezala, jendartea pertsonaz osatzen da. Norbanakotik jendartera eta jendartetik mundurako bidaia dugu aurtengo udalekuetako ildoa Barakaldoko Haur eta Nerabeentzako Baliabideen lehen BBK-Save the Children Zentroan.
Aurreko urteetan bezala, gizarte bazterketa edo pobrezia arriskuan dauden umeek aisialdirako jarduerak izateko eskubidea bermatu nahi dugu, baita kultura bizitzan eta arteetan baldintza berdinetan parte hartu ere. 2021ean bi txandatan egingo dugu, lehenengoa ekainaren 21etik uztailaren 2ra bitartean, eta bigarrena uztailaren 5etik 15era, zeinetan parte hartuko baitute Ezkerraldeko pobrezia eta bazterketa arriskuan dauden 6 eta 12 urte bitarteko 32 neskek eta 32 mutilek, 64 guztira.
Udaleku hauetan, aisialdia eta denbora librea era eraikitzailean erabil dezaten heziko ditugu neska-mutilak, eta, aldi berean, motibazioak eta interesak asetzeko; aisiaren eta denbora libreko hezkuntzaren alternatiba eskainiko diegu ikaskuntza, ezagutzak eta trebetasunak eskuratzea sustatzen dugun bitartean; gizarteratzea errazten duten balioak, jarrerak eta trebetasunak garatuko ditugu, eta komunitatearekin biltzeko guneak erraztuko ditugu, beste jarduera batzuen artean.
udalekuen garrantzia
Udako programak indartu ditugu, baliabide gutxiago dituzten haurrek denbora gehiagoz janari egokia izan dezaten, kanpoko ekintzez gozatu dezaten eta irailean ikasgelara itzultzeko behar duten hezkuntza laguntza jaso dezaten. Laguntza gehigarri hau ezinbestekoa da familia askorentzat eta lagunduko du zaurgarrien haurrak ez geratzeko atzean .
Save the Children 20 urte baino gehiago eman dugu Espainian udako hilabeteetan pobrezia eta bazterketa arriskuan dauden haurrei laguntzen. 3 eta 17 urte bitarteko neska-mutilek (6 eta 12 urte bitarteko Euskadiren kasuan) ekainean, uztailean eta abuztuan ekintzez gozatu ahal izango dute, haurrentzako gune seguruetan egongo dira, gure langileek zein haurrek beharrezko osasun baliabideak izan ditzaten, esaterako, maskarak eta desinfektatzaile gelak.