Mexiko: Ciudad Juarez eta Tijuanan aterpetxeetako haur migratzaileen babesa
Haur eta nerabeentzat migrazio-bideek duten arriskua kontuan hartuta, behin eta berriz azpimarratu nahi dugu migratzaileak baino lehen haurrak direla. Eskubidedun subjektuak dira, eta horrelaxe tratatu behar dira.
Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren laguntzarekin, 2022-2023 Mexikon lan egiten dugu, iparraldeko mugan dauden haur, nerabe eta emakumeen beharrei erantzuteko, Tijuanako bi aterpetxetan (Kalifornia Beherean) eta Ciudad Juárezen hiru aterpetxetan (Chihuahuan) hain zuzen. Ziurtatzen ari gara ongizate psiko-emozionala, indarkeria-kasuen identifikazioa, arreta eta erreferentzia (generoan oinarritutako indarkeria barne), hezkuntza ez-formala, eta indarkeriari aurre egiteko eta biktimen eta bizirik dirautenen erantzuna koordinatzeko mekanismoak hobetzeko funtsezko aktoreen gaitasunak indartzen.
Proiektu erdian esan dezakegu dagoeneko 90 kit eman dizkiegula Ciudad Juarezen dauden haur eta nerabeei eta 60 Tijuanan. Gainera, 443 neska-mutilek hartu dute parte HEART (hezkuntza eta sendabidea artearen bidez, ingelesezko siglen bidez) eta "Boxes of wonder" metodologiak aplikatu genituen 63 saio batzuetan. Horiei esker, beren emozioak artearen bidez identifikatu, adierazi eta kudeatu ahal izan zituzten. Horrez gain, hezkuntza larrialdietan 40 saio egin genituen non 323 haurrek parte hartu zuten.
Haurren beharrei egokitutako arreta-zerbitzuak eskuratzeari dagokionez, arriskuak prebenitzeko eta haien erresilientzia indartzeko babes inguruneak bermatuz, denbora horretan, 35 saio egin ditugu maskulinotasun positiboekin eta nesken ahalduntzearekin lotuta, testuinguru humanitarioetan nesken aurkako indarkeriaren prebentzioa eta erantzuna hobetzeko diseinatutako metodologia erabiliz. 76 neskak, 26 mutilek eta 177 emakumek parte hartu zuten eremu horietan.
Proiektu honi esker, neskentzako espazioak soilik ezarri ahal izan dira, espazio seguruetan autoestimua, autokonfiantza, neska eta nerabeen arteko laguntza-sareak garatu ditzaten, eta beren beharretara egokitutako informazioa jaso dezaten (hilekoa zaintzea eta kudeatzea, antisorgailuak, generoan oinarritutako indarkeriarekiko arreta eta sexu-indarkeria...), generoan oinarritutako indarkeriekiko erresilientzia handituz.
Gainera, Ciudad Juarezen nahiz Tijuanan dauden Save the Childrenko eta aterpetxeetako langileen zaintzarako gaitasunak sendotuz, bi trebakuntza egin genuen 35 parte-hartzailerentzat: lehen laguntza psikoologikoak, lehen haurtzaroa, larrialdietako hezkuntza eta genero-ikuspegia duten eremu seguruak.
Azkenik, Save the Children Mexikok iparraldeko mugan izan duen programen esparruan, eta Trumpen agintaldian AEBetako gobernuak emandako 42. titulua indarrean egoteari uztean, beroan egindako itzulketen aukera ematen baitzuen, haur eta nerabe migratzaileen egoera eta beharrak beren ahotsen bidez erakutsi dugu, adibidez ETB1eko erreportai honetan: Mexiko eta AEBko mugan bizi diren haur migratzaileen errealitate ankerra.