Gurutzetako jaietako jardueren ardurapeko haurrak
Haurrek parte hartzeko eskubidea Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmenaren (HEH) 12. artikuluan jasota dago eta, horregatik, Save the Childrenek haurren eta nerabeen parte-hartze erreala eta eraginkorra sustatu nahi du bizitza publikoan zein haurrei eragiten dieten erabakietan.
Gure Barakaldoko Haur eta Nerabeentzako Baliabide Zentroan (CRIA gaztelaniazko siglak) aspalditik ari gara haurrak parte hartzeko talde batzuk bultzatzen. Adin ezberdinetako neska-mutilek Gurutzetako jaietan gizarte eraldatzeko ekintza ezberdinak lehenetsi dituzte.
10 eta 12 urte bitarteko neska-mutikoen taldeak galdeketa egin zien auzoko bizilagunei, haien beharrak ezagutzeko. Eskaera errepikatuenetako bat haurrentzako doako jarduerak izatea izan zen.
Hori kontuan hartuta, taldea Gurutzetako Jai Batzordearekin harremanetan jarri zen eta haurrei beren jaietan zuzendutako jarduera bat egiteko aukera planteatu zitzaien, Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmenaren (HEH) 31. artikulua (jolaserako, atsedenerako eta aisialdirako eskubidea) bermatzeko. Ideia hori gauzatzeko, herri-kirolak eta talo-tailerra egin dute.
Bestalde, 7 eta 10 urte bitarteko neska-mutikoen partaidetza-taldea ASPANOVASekin (minbizia duten haur eta nerabeen gurasoen Bizkaiko elkartea) lanean aritu da. Horregatik, haur hauek auzoko jaien aukera baliatu nahi izan dute Haurren Eskubideen Hitzarmenaren (HEH) 24. artikulua aldarrikatzeko (Osasuna eta osasun zerbitzuen ardura). Horretarako, ASPANOVASi buruzko informazio-puntu bat jarri zuten, eta, gainera, maskarak, gelak eta zenbait higiene-produktu biltzeko aprobetxatu zuten. Bildutako materialak elkarteari emanen zaizkio oso-osorik.
Urte gehiago Gurutzeta jaiak ospatzen CRIAtik!