AVCD

Gatazkatik ekarpenera: Hasanen bidaia etorkizun hobe baterantz

Hasanen bizitzako lehen urteetan, asaldura izan zen nagusi. Hamalau urte zituenean, Bangsamoroko Indar Armatu Islamiarrekin bat egin zuen haur soldadu gisa, gatazkak suntsitutako eremu batean. Heziketa maila mugatuak eta etengabeko ezegonkortasunak zaildu egin zuten haurraren prestakuntza, eta horrek ez zion aukerarik eman gerraren errealitate latzak arintzeko.

Hazi ahala, senarraren —2010ean ezkondu zen— eta talde armatuko kide aktiboaren rolak uztartu zituen Hasanek. Bizimodu ezegonkorra izaten jarraitu zuen, ez zuen bizitoki iraunkorrik, eta taldearen laguntzari esker bizirauten zuen.

2019ko urtarrilean, aldaketa esanguratsu bat gertatu zen, Bangsamoroko Lege Organikoa (BOL) onartu zenean. Legeria horrek itxaropen- eta normalizazio-aro berri bat zehaztu zuen hainbat talderentzat, tartean Hasan kide zuen Askapen Islamiarrerako Fronte Mairuarentzat (MILF). Berriro hasteko aukera horretaz baliatuta, Hasan eta bere familia Madambako Barangay Balintadera joan ziren.

2019ko urtarrilean, aldaketa esanguratsu bat gertatu zen, Bangsamoroko Lege Organikoa (BOL) onartu zenean. Legeria horrek itxaropen- eta normalizazio-aro berri bat zehaztu zuen hainbat talderentzat, tartean Hasan kide zuen Askapen Islamiarrerako Fronte Mairuarentzat (MILF). Berriro hasteko aukera horretaz baliatuta, Hasan eta bere familia Madambako Barangay Balintadera joan ziren.

Hezkuntza formal mugatua zuenez, Hasanek zailtasunak izan zituen lan egonkor bat aurkitzeko. Eraikuntzako langile gisa hasi zen lanean gertuko herrixka batean, eta inguru berri eta baketsu hartan bere familiarekin egonkortasuna bilatzeko ahalegina egin zuen.

Filipinetako Save the Childrenek, Pakigdait, Inc. elkartearekin elkarlanean, Kauyagan proiektua finantzatu zuen, eta, proiektu horri esker, bizitza zibilerako trantsizioan laguntza erabakigarria jaso zuen Hasanek. Proiektuak orientazioa eta bazkidetza eskaini zizkion 102 Nekazaritza Kooperatiban, eta etorkizunerako prestatzeko diseinatutako gaikuntza-saioetan parte hartu zuen.

Agerikoa zen Hasanek proiektuarekiko zuen ardura. Bizi-baliabidea Sakurab-en ekoizpenean oinarritzen zen —jatorriz Filipinetakoa den tipulin bat, maranao herriaren sukaldaritzako oinarrizko elikagaia dena, bereziki Palapan —, eta agerian geratu zen Hasanen gaitasuna. Prestakuntzan bete-betean jardunda, finantza-kudeaketako funtsezko trebetasunak bereganatu zituen, bai eta diru-sarreren iturriak dibertsifikatu ere.

Irabazietatik aurrezten hasi zen, Sakurab batera, artoa ekoizten hasi zen, ezagutza berriak aplikatuz. Hasanek izaera ekintzailea zuenez, beste nekazari batzuekin partekatu zuen bere esperientzia, eta, hala, nekazarien diru-sarrerak hobetu ziren eta familien egoerak hobera egin zuen.

Hasanek haur soldadu izatetik komunitateko kide produktibo bihurtu arte egindako bideak argi erakusten du aukerak emateak, hezkuntzak eta babesak eragin sakona dutela. Bakearen eta aurrerapenaren defendatzaile sutsu bihurtu da, eta jarduera konstruktiboak egitera eta seme-alaben hezkuntzari lehentasuna ematera bultzatu ditu kideak, etorkizun hobea izan dezaten.

Komunitateak bultzatutako ekimenen botere eraldatzailearen eta norberaren ausardiaren erakusgarri da Hasanen historia. Kauyagan proiektuaren eta Hasanek berak egindako ahaleginaren bidez, bizibide jasangarria lortu du, eta itxaropen eta aurrerapen sinbolo bihurtu da bere komunitatearentzat, etorkizun hobe baterako bidea erraztuz.


Filipinetan 2023-2024an lan egiten dugu Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziaren laguntzarekin. Mindanoko 6 udalerrietako gatazka armatuak eta indarkeriak eragindako gizon, emakume eta gazteen beharrak asetzea du helburu esku-hartze horrek. Esku-hartze horren helburua 2023an hasi zen, eta familiek beren oinarrizko eta elikagaien beharrizanak asetzeko behar dituzten bizibideak babestea eta leheneratzea da.