CRIA BBK-Save the Children irekiera (Bideo)
BBK eta Save the Children-ek 2019ko azaroan inauguratu zuten Barakaldon Haur eta Nerabeentzako Baliabide Zentroa (CRIA) non BBK-Save the Children Haurren Pobreziaren Aurka Borrokatzeko Programa egiten den. Programa gizarte bazterketa eta pobrezia arriskuan dauden 6 eta 12 urte bitarteko neska-mutikoei zuzenduta dago eta 2 urte barru 250era iristea du helburu.
BBK eta Save the Children-en arteko harremana 2018an hasi zen Haurren Pobreziaren Aurka Borrokatzeko Programa ezartzearen bidez. CRIAren inaugurazioa da bi erakundeen arteko lankidetzan mugarri nagusia. Bi erakundeek 2018an abian jarri zuten esku-hartze sozio-edukatiboaren xedea eskola arrakasta eta denbora libreko espazio inklusiboak sortzea da, komunitate ingurune hurbilaren, familiaren eta boluntariotzaren parte-hartzearekin eta inplikazioarekin. Barakaldoko CRIA Save the Children-ek estatu osoan inauguratzen duen mota honetako bigarren zentroa da, lehena Puerto Rubion (Vallecas, Madril) dagoena.